XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
URTUBIKO DAMA Badira urte askoHalakoetan ohi denez, bazkaltzera gonbidatu ninduten.
Bazkaria ugaria eta oparoa, tripazai handiena ere kontentu utz dezaken horietakoa.
Bazkalondoa luzatzen ari zen.
Asetzeraino jan eta edan ondoren kantuak hasi ziren.
Apaiz gazte bat neukan ondoan, eta dijestioa egiteko aitzakiarekin Donibaneko bidean ibiltzera gonbidatu ninduen.
Baiezkoa esan nion eta etxetik atera ginen.
Gizon atsegina zen apaiza, bihotz zabala, alaia, entzuten bazekiena; Sarako elizan organu jotzaile zen, Duhalde d'Harismendy bere izena.
Herri xume batetako bikarioarena baino gehiago hiri handi batetako abateen jarrera zuen gizon honek.
Are gehiago esango nuke, XVIII. mendeko elizgizon jakintsu eta andrezaleen jite eta airea hartzen nion.